Zazpi aukera berri, aurtengo udazkenari begira

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 25a, 02:00

Beste urte batez, Leokako labaderoa hartu dute ema­kume artistek, Emakumeen Jabetze Eskolaren ikasturte berriaren hasiera, ofizialki irudikatzeko. Hain zuzen, Iosune Marin her­naniarra eta Olatz Prat azpeitiarra izan zi­ren larunbat gauean, aurten­go protagonista nagusiak.
Hortaz, ikasturte berriari ekiteko prest dira emakume­ak, eta horretarako, urriaren 5era arte izango dute aukera   Jabetze Eskolak aurreneko seihilerako eskaintzen ditu­en zazpi aukeretan, gehien erakartzen dien horretan izena emateko.

Ikasturte osokoak, egun batekoa, pare bat jardunaldikoak...
Oraingo honetan ere, aukera anitza izango dute herrita­rrek, bai gaiaren ikuspun­tutik, baita egun kopuruaren aldetik edota prezioari dago­kio­nez ere. Horrela bada, badaude ikasturte osorako proposamenak (Batukada fe­minista eta Munduko ema­kumeen literaturarena, ka­su) edota egun bateko hitzal­diak ere. Baina baita diru kantitate bat ordaintzea es­katzen dutenak, eta debalde direnak ere, herritar orori egokitzeko modukoak.
Dena den, izena ematea izango da horietan baldintza amankomuna. Urriaren 5era arte izango da aukera, Ber­dintasun Sailarekin harre­ma­netan jarrita: Plaza Fe­ministako lokalean (Aristi­zabal kalea, 7) , 943 33 70 17 edo emailez, berdintasuna­@hernani.eus-en.

 

- Emakumeen nortasuna eta subjetibitatea. Konfiantza indartzeko bidea. Norbere ardatzetik jarduteko estrategia. Azaroaren 7, 14 eta 21ean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Biterin. Irakaslea: Arantxa Erasun Urtzalaieta. Hizkuntza: euskera. Prezioa: 6 euro.

- Menopausia. Beste erronka bat gure bizitzetan. Hitzaldia. Azaroaren 16an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, Biteri kultur etxean. Hizlaria: Amaia Vazquez Eguzkitza. Hizkuntza: euskera. Prezioa: doan.

- Kulturartekotasuna eta generoa: nik ere baditut ikasketak. Nola homologatu? Azaroaren 29an, arratsaldeko 18:00etan, Plaza Feministan. Irakasleak: Katia Reinberg eta Soraya Ronquillo (Bidez Bide Elkartea). Hizkuntza: gaztelania eta arabiar klasikora aldibereko itzulpengintzarekin. Prezioa: doan.

- Feminismoak: ekonomia feminista. Urriaren 23 eta 30ean eta azaroaren 6an. Arratsaldeko 18:00etatik iluntzeko 20:00etara, Plaza Feministan. Irakaslea: Saioa Zerain Alvarado (Emagineko kidea). Hizkuntza: euskeraz. Prezioa: 16 euro.

- Haurdunaldi subrogatua. Abenduaren 13an eta 20ean. Arratsaldeko 18:00etatik iluntzeko 20:00etara, Biteri Kultur etxean. Irakasleak: Itziar Alkorta Idiakez eta Maite Asensio Lozano. Hizkuntza: euskeraz. Prezioa: doan.

- Kultura birdefinitzen. Munduko emakumeen literatura: Amerikar kontinentea. Ostegunetan, urria eta ekaina bitarte: urriaren 5ean eta azaroaren 2an eta 30ean; urtarriletik aurrerako datak ze­hazteke. Arratsaldeko 18:30­etatik 20:30etara, Plaza Feministan. Irakaslea: Mertxe Tranche Iparragirre. Hizkuntza: gaztelaniaz. Prezioa: 18 euro.

- Batukada feminista. Ostiraletan: urriaren 6 eta 27an, azaroaren 17an, abenduaren 1 eta 22an, urtarrilaren 19an, otsailaren 2 eta 16an, martxoaren 2 eta 16an, apirilaren 13 eta 27an, maiatzaren 11 eta 25ean, eta ekainaren 8an. Arratsaldeko 17:30etatik 19:30e­tara, Langile ikastolako Laubidieta eraikinean. Irakasleak: Arantxa Vicedo Rubio eta Ainara Sarasketa Alberdi. Hizkuntza: euskeraz. Prezioa: 30 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!