Ahozko narrazio tailerra, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 24a, 02:00

Ahozko narrazio tailerra antolatu dute Udal liburutegiak eta AMHER elkarteak elkarlanean larunbaterako. Lau orduko tailerra izango da, 10:00etatik 14:00etara, Biterin. Helburua da «jatorri desberdineko pertsonek beraien elezahar tradizionalak berreskuratzea, elkartruka­tzea, eta istorioak kontatzen ikastea». Plazak mugatuak dira, beraz, izena eman beharko da: Udal liburutegian egin daiteke, baita liburutegi@hernani.eus helbidean, 943 55 29 66 telefonoan, eta Whatsappez, 688 635 462 zenbakian ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!