Urriaren 1erako deitu dute Kataluniako konsulta, eta beraz, bihartik aurrera aste erabakigarrian sartzera dijoa herrialdea. Hori kontuan izanda, bi ekintza antolatu ditu Hernaniko Gure Esku Dagok Kataluniari elkartasuna adierazteko.
Asteazkenean, hilaren 27an izango da aurrenekoa. Mahai-ingurua izango da Zer dago jokoan Katalunian? izenburupean. Irati Sarasua kazetariak moderatuta, Garbiñe Biurrunek, Paul Riosek eta Patxi Zabaletak hartuko dute parte. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango da, Biteriko areto nagusian. Euskeraz izango dela iragarri dute, baina bat bateko itzulpengintza zerbitzua eskainiko dutela, ere bai.
Hernaniko hogei tabernek eskainiko dute pintxopote solidarioa arratsaldetik hasi eta gauera arte.
Pintxopoterako zita, ostegunerako
Elkartasuna adierazteko pintxopotea izango da Gure Esku Dagok antolatu duen bigarren ekintzan. Herriko hogei tabernetan zehar egingo dute ostegunean arratsaldetik gaualdera arte, Hain zuzen, Apeaderok, Aralarrek, Atxurrek, Caseriok, Deportibok, Egokik, Garinek, Goiz-Argik, Guriak, Haidak, Horbelek, Joxe Mari, Kittok, Kixkalek, Ondik, Tamerrek, Txilibitak, Txokok, Zinkoeneak eta Zintzarrik hartuko dute parte oraingo honetan.