Dagoeneko herriak ezagutzen du taldea, ostiralean aurkezpen ofiziala egin baitzuten Tilosetan, eta gaur horiek animatzera joatea dagokie herritarrei. Izan ere, eguerdian izango dute Ligako bigarren jardunaldiko partidua, kontrario zailenetakoaren aurka: VRAC Quesos Entrepinares, aurreko urteko txapelduna. Eguerdiko 12:00etan daukate zita, etxean, Landaren.
Azkeneko hiru denboraldietan, galdu egin du Hernanik VRACen kontra.
Azkeneko hiru denboraldietan, galdu
Aurreko astean Cisnerosen aurka galduta bueltatuko dira hernaniarrak Landarera. Garaipena lortzea zaila bada ere, aurreko norgehiagokan erakutsitako kemena eta irudi ona islatu nahi izango dute oraingo honetan ere. Dena den, ezinezkoa ez da, izan ere, azkeneko hiru denboralditan VRACen kontra bonusarekin galdu badute, 2014ean Valladolidekoak galtzeko zorian izan ziren.
Kontuan izan behar da baita ere, VRAC irabazteko borrokatzera etorriko dela, eta nolabait puntuak eskuratzea derrigorrezkoa izango dutela, sailkapeneko goialdean jarraitu nahi badute.