Pasa den larunbatean, hilaren 16ean, eman zioten hasiera Hernaniko Mugikortasun Asteari, Europako zitarekin bat eginez. Eta hainbat ekimen aurrera eraman ondoren, gaur emango zaio bukaera Bizikleta Festarekin.
Goizeko 09:30etatik eguerdiko 12:00ak arte, hiru ekintza egingo dituzte. Ordu horretan abiatuko dira, aurrena, gazte nahiz helduak bizikletan ibilaldia burutzera, Plaza Berritik. Leku berean jarriko dute eskolara bizikletan joaten den Bizibusaren inguruko informazio-puntua.
Bide heziketa, Atsegindegin
Heziketak ere badu bere tartea Bizikleta Festan, eta ordu tarte berean, Atsegindegin izango da Udaltzaingoa Bide Heziketa zirkuituarekin.