Jon Garaño zinegile astigartarrak, Aitor Arregirekin batean zuzendu du Handia filma; Altzoko Handia esaten ziotenaren bizitza kontatzen duena. Donostiako Zinemaldian lehiatuko da, eta urriaren 20an estreinatu, baina dagoeneko, pelikularen teaser edo aurrerapen bideoa ikusi daiteke, interneten. Altzoko Handia esaten zioten 1818an jaio zen Migel Joakin Eleizegi altzotarrari. Gaitz batek jo zuen, etengabe haztea eragin ziona eta 2,27 metro luze eta 2,42 metroko beso-zabalera izatera iritsi zen.