Bizikleta Festarekin, datorren urtera arte

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 25a, 02:00

Urtero bezala, aurten ere bat egin dute Hernaniko Udalak eta hainbat taldek Europako Mugikortasun Astearen deialdiarekin, eta hilaren 16tik hainbat ekintza egin ostean, atzo eman zioten bukaera Bizikleta Festarekin. Eguraldia lagun, goizean goiz txirrindulari gutxik hasi zuten ibilaldia, baina eguzkia argitzen zijoan heinean, herritar multzoak agertzen hasi ziren bai ibilaldian baita Bide Heziketa zirkuituan ere, gehienak, familia artean, gazte nahiz helduak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!