Olak auzo elkarteak bilera deitu zuen uztailean, urtero udaran erreka bazterretan agertzen diren hondakinak medio, inguruko bizilagunek dauzkaten kezken inguruan hitz egin eta ekintzaren bat edo beste antolatzeko beharra aztertzeko. Hainbat gunetan kartelak jarri dituzte, zaborrak biltzeko eta ingurua garbi mantentzeko eskatuz, baina sare sozialetan hainbat bizilagunek salatu dute, oraindik ere badela erreka bazterrak zikin uzten dituenik.