Pasa den ekainean egindako inkesta baten emaitzen ondorioz, Udalak hiru ikastaro berri plazaratu dituzte aurten. Hortaz, eskulanez gain, jumpfit, pilates eta total training edo crosfit ikastaroak eskainiko dituzte. Hilaren 22ra arte eman ahal izanen da izena, udaletxean.
Ikasleen arabera, prezioa
Izena emateko 16 urtetik gora izan behar dira. Horrez gain, ezinbestekoa izango da gutxienez 8 lagunek ematea izena; gehienez, 12 taldekide egonen dira, bestela, beste talde bat sortuko da. Horren arabera ordainduko dute apuntatutakoek.
2017-2018 IKASTURTEA
- Eskulanak: teknika eta mateerial ezberdinekin, altzariak, koadroak eta objektuak apaintzea eta margotzea. Altzariak berrituz edota zaharkitu itxura emanez. Oihala, kristala eta metalezko gauzak ere apaintzen dira. Bakoitza bere erritmoan eta gustoan. Ostiraletan, 16:30-19:00, Medikuaren etxean.
- Jumpfit: tranpolin batean gainean musikaren erritmoa jarraituz saltoak eta ariketa ezberdinak eginez burutzen den zuzendutako jarduera. Oreka landu, egoera fisikoa hobetu eta arnas, kardiobaskular eta nerbio sistemen funtzionamendua ere lantzen da. Astelehen eta asteazkenetan 17:30-18:30, dantzen lokalean.
- Pilates: Arnasketan, giharren luzapenean eta sakoneko gihardura lantzeko tonifikazio eta luzaketa ariketak. Barne giharrak indartzea, jarrera egokitasuna eta gorputzeko oreka mantentzea ditu helburu. Bizkarraldeko minak ekidin eta sendatzea ere. Bi ordutegi: astelehen eta asteazkenetan, 10:00-11:00 edo 18:30-19:30, dantzen lokalean.
- Total training/crosfit: gainkargen eta autokargen bitartez egiten den entrenamendua; artikulazio bakarreko edo anitzeko ariketak. Ariketa ugari eta erakargarriak. Helburuak: indarraren entrenamenduaren onurak, giharren indar, erresistentziak eta tonua haunditzea... Astelehen eta asteazkenetan, 19:30-20:30, lekua zehazteke.