15 egun eskatu dizkio Udal gobernuak oposizioari, Haur Eskolaren proposamena aurkezteko

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 16a, 02:00

Ez-ohiko Plenoarekin hasi du ikasturte politiko berria Astiga­rra­gako Udalak. Asteazkenean egin zuten, eta udal korporazio oso­ko ordezkarien parte-har­tze­arekin sei gai jorratu zituzten, azkenekoa informazio, gal­dera eta eskariei dagokiona. 

EH Bildu: «Bere garaiean esan genuena berretsi egiten du akordio honek»
Udara aurretik egindako azkeneko Plenoaren akta onartzeari ekin zioten lehenengo. Alde­ko hamabi boto izan zituen, izan ere, Ione Olaziregi EH Bil­duko zinegotzia abstenitu egin zen, ez zelako egon.
Hurrengo puntuan joko ge­hi­ago eman zuen, dudarik ga­be. Martxoaren 29ko Plenoaren era­ba­kia bertan behera uztearen in­guruko akordioa bozkatu zuten orduan. 
Hasteko, oposizioko bi al­der­­­diek, EH Bilduk eta PSE-EEk bozketa puntuz puntukoa izatea eskatu zuten. «Bigarren pun­tua modu bat da eztabaida politikoa eta oposizioaren lana oztopatzeko», adierazi zuen Andoni Gartziak, EH Bilduko bozeramaileak. PSE-EEko Mi­kel Duranek, aldiz, juridikoki jarri zuen zalatzan puntu hori: «egunotan ez dut ez udaletxerik, ez Parlamenturik ezagu­tzen hori egiten duenik».
Jon Arregi EAJko zinegotzi­ak onar­­tu zuen «puntu honen ispiritua  ez da mozioen propo­sa­mena ete­tea, baizik eta ez egi­tea kalzadorearekin».
Aurreneko puntuak, aldiz, «gerakina ez erabiltzeko konpromisoa» bertan behera uztea proposatzen zuen, eta horren in­gu­ruan EH Bilduk argi esan zuen akats bat izan zela erabaki hori: «bere garaiean esan ge­­nuena berretsi egiten du akor­dio honek».
Hori horrela, aurreneko pun­tua aho batez onartu zuen; eta Alkatearen eskakizunez, bigarren puntua bertan behera uztea bozkatu zuten.

Zazpi aldeko, hurrengoetan
EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu zituzten hirugarren, laugarren eta bosgarren puntuak. Aurre­nekoan, kredituaren aldaketari dagokionean, EH Bil­duk aurkako botoa eman zuen beraiek aurkeztutako alegazioei kasurik ez dietelako egin: «adostasun nahiko haundia daukagu, hainbat puntutan izan ezik». Aipatu zituzten Mapa Morea, Haur Eskola, DBH eta DBHren hiritartze prozesua, Herri Esko­laren haundipena, Irisgarrita­sun Plana, Ergobiako aisialdi gunea edota San­tio­mendiko Kaxkoa. 
Zorione Etxezarraga alkateak esan zuen «begirune osoz» hartzen dituztela EH Bilduk egindako proposamenak, baina uste duela «aurrekontuen eztabaidan sartu daitezkeela».
‘Zarkumendegiren Zabal­pena’ bozkatu zuten, ondoren, eta EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin. «Posizioan al­da­ketarik ez» zutela adierazi zu­ten EH Bilduko kideek.

Haur Eskola, baita ere
Haur Eskolaren gaia izan zen, beste behin, Plenoko gaietako bat. PSE-EEko Duranek Alka­teari eskatu zion «bere konpromezua berresteko» eta hala egin zuen Etxezarragak. Hala­ber, hamabost eguneko epea eskatu zuen Udal gobernuaren proposamenak eskatzeko. 

Udala - Prentsa Oharra

Kultur Etxe berria martxan jartzeko, pausu garrantzitsua

Asteazkeneko Plenoan onartu zuten eraikin berriaren eraikitzea ahalbidetuko duen hitzarmena, EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin.

Bosgarren puntua izan zen as­­teazkenean, etorkizun hurbilarekin lotura zuzenena izan zuena. Orduan onartu baitzen behin betiko Astigarragako PO­HAko ‘Ergobia Ibilbidea’ - HEA 9.1ko Hirigintza-hitzar­me­naren aldaketa, eta horrek ahalbidetuko du Kultur Etxe be­rria eraikitzen hastea, Udal go­bernuak prentsa-ohar bitartez jakinarazi duen bezala. «A­kordioaren behin betiko ona­r­pena  ezinbesteko erabakia da Astigarragaren etorki­zu­nera­ko. Izan ere, Kultur Etxea eraikitzea ahalbidetzeaz aparte, Urumea Berri auzoan beste hainbat proiektuen eraikitzea jarriko du martxan: 50 hektareetako ur parke bat eta etorkizuneko aldiriko trenaren geltokia herriarekin lotuko duen pasarela», azaldu dute.

EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin
Behin alegazioak aurkezteko epe­­­aldia bukatu denean onartu dute behin betikoz hirigin­tzako hitzarmena. Hain zuzen, Udal gobernua osatzen duten EAJko 6 zinegotziek, eta PSE-EEren bakarrak eman zuen aldeko botoa. EH Bilduko seiek, aldiz, kontra bozkatu zuten, «nahiz eta Astigarragarentzat garrantzia berezia duen akordioa izan», adierazi dute pren­tsa-oharrean.

«Ezinbesteko erabakia da Astigarragaren etorkizunerako»

Aldaketa, hasierako proposamena hobetzeko
Udal gobernutik azaldu bezala, «legegintzaldi honetako aurreneko bi egunetan Udal gobaren eta promotoraren arteko negoziaketen ondorioz, hitzarmenaren aldaketa nabarmenak egin dira, hasierako aldaketa guztiz hobetzen dutenak, tartean, Kultur Etxe berriaren azpiko 1.400 m2ko azpisotoa».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!