Kolonbiako egoeran sakondu zuen Gerrikabeitiak

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 23a, 02:00

Kolonbiako bake prozesuari eta giza eskubideen errealitateari buruzko jardunaldia antolatu dute herriko hainbat eragilek, eta atzo izan zuten bigarren saioa. Mundubat elkarteko Eneko Gerrika­beiti­ak bere ikerketa aurkeztu zuen jendaurrean: Banana enpresak; Giza eskubideen urraketak eta narkotrafikoa Behe Atraton (Kolonbia). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!