Sagarrak biltzeko garaia hasi da, eta lan hori familia artean egiteko aukera luzatu dute Kutxa Ekoguneak eta Aieteko Lantxabe Bizilagunen elkarteak elkarlanean. Goiz osorako plana izango da, gazte eta helduek, denek batera egiteko modukoa.
Goizeko 11:00etan hasiko da jardunaldia, eta ordu laurdenez egingo dute ongietorria eta aurkezpentxoa. Eta jarraian hasiko dute sagar bilketa, trikitixaren erritmora, eguerdira arte luzatuko dena.
Hain zuzen, 13:00ean bukatuko dute lanarekin, eta hamaiketako ekologikoa dastatuko dute, bukatzeko.
Bildutako sagarrak, Aieteko Katxola baserrira
Gaur egingo dute lana, eta ondoren, bertaratutakoek bildutako sagarrak Aietera eramango dituzte, Katxola baserrira, eta urrian jarraituko dute sagardoa egiteko prozesuarekin, baserri hartan baitago Munto baserri zaharreko tolarea.