Estimulazio musikal goiztiarra eskaini zuen aurreko urtean aurrenekoz Kaxko elkarteak, 3 urte azpitik dituzten familientzat. Eta izan zuen arrakasta ikusita, esperientzia errepikatu egingo du.
Urriaren 3an hasiko dute ikasturte berria, eta ekaina erdialdera arte, asteartero egingo dute saioa, 10:45etatik 11:45era, ordubetez, Biterin.
Ikasturte osoko ekintza debaldekoa da, baina plaza kopurua mugatua da, beraz, izena eman behar da. Horretarako: 608 193 701 edo info@musikhazi.com.