Eguraldi txarra iragarrita zegoela eta, atzeratu egin behar izan zuten atzorako antolatuta zegoen kontzertua, Jabetze Eskolen ikasturte berriari hasiera emango diona.
Baina ez dute gehiegi atzeratu, izan ere, gaur egingo dute Oro asko ez kontzertua, Iosune Marin hernaniarrak eta Olatz Prat azpeitiarrak. Ordua, ordea, ez dute aldatu, gaueko 22:00etan izango da, Leokako labaderoan.
«Ibilaldi oparoa duten bi musikariek bakarlari moduan, eta elkarrekin 2013an hartu zuten parte Sortuko dira besteak proiektuan», dio Berdintasun Kontseiluak, kontzertuaren antolatzaileak, gaurko protagonistei buruz.
Portura dijoan bidea moztuta egongo da, 21:15etatik 00:00etara.
Emakumeak bat, labaderoan
Badira urte batzuk Jabetze Eskolei kontzertu berezi batekin hasiera ematen zaiena, eta ez da kasualitatea horretarako Leokako labaderoa aukeratzea: «antzina emakumeen topaleku, lanleku eta hizketa-txoko izan zen espazioan bertan, Leoka labaderoan, emakumeei eman nahi zaie berriro ere protagonismoa. Txoko hori emakumeentzako berreskuratuta, urteetan haiek egindako lan ikusezina omentzeko aukera baliatu nahi dugu.
Bidea moztuta, Larramenditik Portura
Kontzertuaren antolakuntza ahalbidetzeko, trafikoa eten egingo dutela adierazi du Udalak. Horrela, beraz, gaueko 21:15etatik 00:00etara, Larramenditik Portura dijoan bidea moztuta egongo da.
Ahalik eta eragozpenik txikienak sortzea espero du Udalak.