Hernani Errugbi Taldeko lehen taldea atzo aurkeztu zen herriaren aurrean Tilosetan. Bihar igandean VRACen aurka jokatuko dute, 12:00etan, Landaren, baina aurretik zaleenganako konpromezua bete zuten.
Bertan izan ziren jokalari ia denak eta banan bana aurkeztu zituen, hizlari lanetan aritu zen Rafa Larretxeak. Aurretik entrenatzaile eta kirol arduradunak deitu zituen kiosko gainera. Patrick Polidori, Jon Iraola eta Joxe Elosegi igo ziren. Aurtengo helburuak zeintzuk izango diren adierazi zituzten. Heineken Ligan maila mantentzea da eta horretarako zorte apur bat lesioekin beharrezkoa da.
Aurtengo helburu nagusia mailari eustea eta taldea hazten joatea da.
Larretxeak gonbidapena luzatu zuen hurbildutakoei bazkide bezala laguntzeko eta baita ere Facebookeko porran parte hartzera.
Amaitzeko laguntzaileei eskertu zitzaien eta musikarekin eta hirugarren denborarekin amaitu zen aurkezpen ekitaldi xumea, baina sentikorra.