Bi gurpilen gainean, agurra Mugikortasun Asteari

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 23a, 02:00

Mugitzeko ohitura berriak eta halaber, jasangarriak bul­tza­tzea da Europako Mugikor­ta­sun Astearen helburuetako bat, eta hala egiten da Herna­nin ere. Patinak, Ipar Martxa, Kirol Egokitua... denetarik izan da herrian azkeneko hamar egunetan. Eta bihar bukatuko da aste berezia, beste garraio batekin, bizikletarekin, hain zuzen. 

Atsegindegi eta Plaza Berri, topaleku
Bi gurpilen gainean izango da Mugikortasun Asteko azkene­ko festa, bizikletarena. Goizeko 09:30etatik aurrera izango dira ekintzak, bi lekutan: Atsegin­degin eta Plaza Berrin.
Plaza estalian egingo dute Bide Heziketa zirkuitua, he­rriko Udaltzaingoaren lagun­tzaz. Eta Plaza Berrin, bi ekin­tza izango dira: Bizikleta ibilal­dia hasiko da handik, eta Bizi­busak informazio gunea jarri­ko du herritarrentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!