Yoga ikastaroak aukeran, adin guztietarako

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 23a, 02:00

Josune Eizmendi irakasleak yoga ikastaroak emanen ditu ikasturte honetan. Bi talde iza­nen dira. Bata, hirugarren adinekoena, ostegunetan bilduko da jubilatuen elkartean, 09:30etatik 11:00etara. Bestea, heldu eta gazteena, udaletxeko ganbaran izanen da, ostegunetan 11:15etatik 12:45etara. Hileko 15 euro balio ditu; langabetuen kasuan, 10 euro. Izenematea jubilatuen etxean edo udaletxean egin daiteke, hilaren 28ra arte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!