Autonomo eta enpresa txikietako langileei zuzendutako ikastaroak prestatu ditu Cederna Garalur, Mendialdeako garapen ekonomiko eta soziala sustatzea helburu duen elkarteak, Nafarroako Gobernuko Nafar Lansare zerbitzuarekin batean. Horietako bat, Leitzan izanen da, Mendialdeako biztanleei zuzenduta.
Hain zuzen, urriaren 23an emanen da ikastaroa: Nola antolatu zure agiriak zerga-betebeharrak betetzeko. Goizeko 10:00etatik 14:00etara izanen da, Leitzako udaletxean, eta izenematea irekita dago: 617 609 328 telefonoan edo mendialdea@cederna.es.