Plenoa bilduko da asteartean, 19:00etan udaletxean, 10 puntu lantzeko.
Batetik, aurreko aktak onartzea bozkatu, eta gastu eta dirusarreren berri eman, bestelako informazioa eman, eta eskaerak aztertuko dira. Bestetik, bi ordenantzaren hasierako onarpena bozkatuko da: Udal Kirol Instalazioen erabilerari eta animalia arriskutsuak eta bestelakoak edukitzeri buruzkoak.
Azkenik, bi mozio aurkeztuko dira: Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat eta Foruzaingoaren Plan Zuzentzaileari buruzkoa. Alkatearen ebazpenetarako eta galderetarako tartearekin bukatuko da, Plenoa.