Asteburuan hainbat partidu jokatuko dituzte Umore Onako pilotariek. Gaur, 18:00etan, Cortesen finala izanen dute Salaberria eta Mariezkurrena IIk, Garcia eta Lanaren aurka. Bestalde, Aitor Azkorbek 10:00etan Labriten jokatuko du Oberenako Zabaletaren aurka, eta bihar, Antton Apezetxea ariko da han, Zugarraldeko Errozen aurka. Alebinetan, Oihan Legarretak Igoa izanen du aurkari gaur 10:00etan Altsasun, eta benjaminetan, Donezteben ariko da 16:00etan Axel Salaberria, Olarraren kontra. Bestalde, bihar 12:00etan, Goizuetan jokatuko dira benjamin eta alebinen arteko partidu bana.