Gaur hasiko dute liga gizonezko seniorrek, zaleen aurrean

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 23a, 02:00

Denboraldi berri bati ekingo diote gaur, Astigarragako saskibaloi taldeek. Zehazki, gizonezkoen taldeak izango dira, martxan jarriko direnak, eta etxean egingo dute debuta.
Arratsaldeko 18:00etan jo­ka­tuko du Gipuzkoako 1go mailako taldeak, Irungo Erroibideren kontra. Aurreko urtean, galdu egin zuten partidu hori astigartarrek, baina aldiz, irabazi egin zuten Irunen jokatu zutena. Beraz, garaipenaren bila ate­rako dira gaur, denboraldia modu onenean hasteko.

Aurretik, bigarren mailakoak
Lehenengo mailakoen aurretik, Gipuzkoako bigarren mailakoek jokatuko dute, 16:00etan hasita, Ganbararen kontra.
Eta juniorrak ere 16:00etan ariko dira, Internacional taldearen kontra, baina La Salle kiroldegian jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!