Zortzigarren edizioa hartuko du aurten Beldur Barik Jarrera! lehiaketak. Emakundek antolatuta, emakumeek jasaten duten bereizkeria egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte adierazpen mota oro onartzea, baloratzea eta bultzatzea dauka helburu lehiaketa honek.
Euskarria eta irizpideak
Edozein adierazpen artistiko onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko euskarrian aurkezten bada. Bestalde, positiboki baloratuko da bai euskararen erabilera, bai azpitituluak sartzea entzumenezko aniztasun funtzionala duten pertsonen sarbidea errazteko.
Parte hartzeko, bi kategoria
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi edota ikasten duten 12-26 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte. Eta, horretarako, bi kategoria daude: 12-17 urte bitartekoak lehen kategorian sartuko dira; 18-26 urte bitartekoak, aldiz, bigarrenean.
Aipatu behar da, talde barruan 18 urtetik gorako norbait egonez gero, proiektua zuzenean bigarren kategoriara pasatuko dela. Eta, bestalde, 18 urtetik beherako parte-hartzaileek dagokien eranskina bete eta aurkeztu beharko dutela.
Hiru proiektu, gehienez
Pertsona edo talde bakoitzeko, gehienez, hiru proiektu aurkeztu ahal izango dira. Horrez gain, lan guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu beharko dira, Youtube edo Vimeo plataformetarako esteka erraztuz. Eta, gehienez, 5 minutu izango ditu lan bakoitzak.
Epeak, eta sariak
Zabalik dago lanak aurkezteko epea, eta azaroaren 13an gaueko 00:00etan itxiko da.
Sariei dagokienez, lehen eta bigarren kategorietako saria 500 eurokoa izango da; lehen eta bigarren kategorietako aipamen berezia 300 eurokoa; eta, ikus-entzunezko ekoizpen onenari eta parte hartzeari sariek 300 euroko ordainsaria izango dute.
Gainera, lehiaketa orokorrean aparte, aurkeztutako lanak udalerriko lehiaketa lokalean ere parte hartu ahal izango du (kontuan hartu udalerri guztiek ez dutela lehiaketa lokala antolatzen).
Informazio gehiago: www.beldurbarik.org, beldurbarik@gmail.com; harremanetarako: 688 733 497.