Pintura eta marrazketa ikastaroan, izenematea gaur eta hilaren 30ean

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 23a, 02:00

Aurten ere antolatu du Asti­gartek, pintura eta marrazketa ikastaroa. Haurrentzat zein hel­duentzat izango da aukeran, eta gaur edo datorren larunbatean apuntatu behar da: kultur etxean, 10:00etatik 13:00etara. 
Haurrek, astearte edo ostegunetan izango dituzte klaseak, arratsaldeko 17:00etan hasi eta 18:30ak arte. Matrikula 5 euro dira, eta hilabeteko prezioa, 26 euro materiala barne. Helduen ikastaroa, berriz, la­runbatetan izango da, goizeko 10:00etatik 12:00etara. 20 euro dira matrikula, eta beste 26 euro hilean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!