Gipuzkoako Txapelketa hasi zuten aurreko asteburuan pelotari hernaniarrek, eta asteburu honetan izango du jarraipena, bigarren jardunaldiarekin. Gaur sei partidu izango dira. Horietatik nagusien mailako bi Lazkaon, 18:00etan: Lapke/Lazkano-Berasarte eta Lapke/Arrieta-Aizpitarte. Kadeteetan, bat Andoinen izango da, Gazteleku/Tejedor-Perurena (19:00); eta bestea Lizartzan ordu berean: Tolosa/Apaolaza-Insausti II. Azkenik, jubenilek ere bi zita dituzte, biak 19:00etan: Aretxabaleta/Salaberria-Zugasti, Aretxabaletan; eta Zumaia/Arizmendi-Insausti, Zumaian.