Eusko Jaurlaritzaren segurtasun sailak jakinarazi du atzo gertatutako istripu batean Hernanitik zijoan txirrindulari bat zauritua izan zela. Ezbeharra arratsaldeko 19:20etan gertatu zen, Zikuñagako rotondan. Turismo batekin talka egin ondoren, txirrindulariak hainbat kolpe jaso zituen; segituan, anbulantziak eraman zuen anbulategira.