Bertso Eskolak gazte nahiz helduentzat eskainiko ditu ikastaroak aurten. Gaztetxoenak ostiraletan izango dira, 17:00etan; eta helduen ordutegia, apuntatzen direnen artean adostuko da. Emailez, hernanikobertsoeskola@gmail.com, egin daiteke izenematea; eta bestela, aukera dago gaur jarri duten zitara azaltzeko, Biteriko plazan izango dira, 17:00etan.