Eztanda egiteko prest, Karabelgo festa giroa

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 22a, 02:00

udararen bukaerarekin ba­te­ra, bukaerara iristen ari da, baita ere, Hernaniko auzoetako jaien bolada. Karabelgo Auzo eguna izango da bihar, eta datorren astean Lizeagak hartuko dio lekukoa.

Dianarekin, hasiera
Goizeko 10:00etan emango za­io hasiera Karabelgo egu­na­ri dia­narekin, eta hortik au­rre­ra, ekintza desberdinak, mu­si­ka eta otorduak kateatuko dira.
Ordura arte, biharko prestatzeko, auzo elkartean kamixetak, paellarako tiketak, eta Bingorako kartoiak erosi ahal izango dira.

KARABELGO AUZO EGUNA
10:00, Diana.
10:30, Aurpegi margolaria.
11:00, Buruhaundiak.
12:00, Tortilla txapelketa. Tortilak aurkezteko epea 11:45ak arte. Beti bezala, bi sari egongo dira: goxoena eta bereziena. Sariak: bi pertsonentzako bi afari, Latxunbe Tabernan.
12:00, Tor magoa.
12:00, I. Sagardo Dastaketa. Laguntzaileak: Alberro, Barkaiztegi, Eula, Itxasburu, Otsua-Enea, Rufino, Sarasola, Zelaia.
14:00, Bazkari herrikoia: Paella.
15:30, Bingo herrikoia.
17:00, Haurrentzat jokoak.
18:30, Txokolatada.
19:00, Zumba.
20:30, DJ Nemus.
21:30, Zezen suzkoa.
00:00, Traka eta jarraitu dadila festak!

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!