Kolonbiako Bake Prozesuari eta Giza Eskubideen errealitateari buruzko jardunaldiak hasi zituzten aurreko astean, Mundubatek, AMHER-SOS Arrazakeriak, Kontrakantxa gaztetxeak eta Molotoff Irratiak antolatuta Eta gaur izango du segida, Gaztetxean egingo den aurkezpenarekin.
Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Mundubat elkarteko Eneko Gerrikabeitiak egindako ikerketa aurkeztuko du: Banana Enpresak; Giza Eskubideen urraketak eta narkotrafikoa Behe Atraton (Kolonbia).
Beste bi hitzaldi, aurrerago
Honekin ez da bukatu, ordea, Kolonbiari buruzko jardunaldietako ekintza-sorta. Datozen asteetan beste bi dokumental eta solasaldi egongo baitira: datorren ostiralean, aurrenekoa, Territorios de la memoria hablan mujeres de Colombia; eta urriaren 10ean bestea, La paz insurrecta. Biak Biterin izango dira, 19:00etan. yy