Aurkezpen ofiziala Tilosetan, herritarrei

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 22a, 02:00

Liga dagoeneko hasia dauka­te Hernaniko errugbiko Oho­rezko Mailako gizonek, baina aurreko urtetako ohitura be­rres­kuratu eta aurkezpen ofiziala egingo dute gaur Tilo­setan, arratsaldeko 19:00eta­tik aurrera.
Herriari aurtengo taldea no­­­la­bait gerturatzeko egin izan duten ekitaldia da, nahiz eta au­rreko urtean ez zen egin.

VRACen kontrako partidua etzi izango da, 12:00etan, Landaren.

VRACen kontra, etzi
Gaurko aurkezpenak, gainera, beste helburu bat ere izango du. Jokalariek aukera izango du­te herritarren babesa jaso, eta igandean VRACen kontra dau­katen norgehiagokarako in­­darrak hartzeko. Ligako bi­ga­rren partidua Landaren izango da, eguerdiko 12:00etan. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!