Ikasturte berriarekin batera, urrian emango zaie hasiera Berdintasun Sailak antolatzen dituen Jabetze Eskolei, eta horri hasiera emateko, kontzertu berezia eskainiko zuten gaur Leokako labaderoan, baina aldaketa batzuen ondorioz, bihar izango da.
Aurtengoan, Iosune Marin hernaniarraren eta Olatz Prat azpeitiarraren musikarekin gozatzeko aukera izango dute herritarrek, gaueko 22:00etatik aurrera.
Euria egingo balu, hilaren 29ra arte, datorren ostiralera arte atzeratuko litzateke.
Trafikoan, aldaketa batzuk
Leokako emanaldia dela eta, trafikoan hainbat aldaketa emango direla jakinarazi du Udalak. Hala, labaderoaren pareko bidea itxi egingo dute, Larramendi kaletik Portu auzora dijoan hori, gaueko 21:15etatik 00:00etara bitarte. Eragozpenengatik barkamena eskatu dute, aldez aurretik. yy