Mugitzeko hamaika modu, ginkana egokituan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 22a, 02:00

Europako Mugikortasun Astea aurrera dijoa, eta asteburu ho­ne­tan borobilduko dute jardu­naldia azkeneko bi ekintzekin. Gaur izango da Kirol Egokitu­aren ginkana, eta etzi, Bizikle­ta Festa.

Ezintasunen bat duenaren lekuan jartzeko, aukera
Koxka elkartea, Kemen, Her­na­­­des eta AGI elkarteek elkar­la­­­ne­an antolatu dute gaurko Gin­­kana egokitua. Atsegin­de­gin izango da, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara, eta de­ne­­­tarik egongo da: ezgaitasun desberdinei lotutako hainbat ariketa; pintura tailer bat, txi­kinenetzat; txokolatada, de­non­­tzat; aurpegi margotzaile­ak; eta opariak, ariketetan par­­­­­­te hartu dutenentzat.
Antolatzaileek gazte nahiz helduak animatu dituzte ekin­tzetan parte hartzera: «jola­sa­ren bidez sentsibilizatu daite­zen», azaldu dute prentsa-ohar baten bidez.

Bizkleta Festa, etzi
Eta bukatzeko, igandean, etzi izango da Mugikortasun Aste­a­ri bukaera emango dion Bizi­kleta Festa. Goizeko 09:30etan hasiko dira: bizikleta ibilaldia Plaza Berritik; BiziBusaren in­formazio-gunea, leku berean; eta bide-heziketa zirkuitua, Atsegindegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!