Abiadura bizkortu egin da azken egunetan Katalunian, eta ekintzak bata bestearen atzetik ari dira kateatzen. Horien artean daude, besteak beste, Generalitataren miaketa edota hainbat atxiloketa.
Horren aurrean, presazko elkarretaratzea deitu zuen EH Bilduko Udal gobernuak, Orain Hernaniren babesarekin, eta hala irudikatu zuten Plazan egindako kontzentrazioan.
Bertan, «azken egunotan gertatzen ari diren demokraziaren aurkako ekintzak salatu» nahi izan zituzten, baita «kataluniarren erabakitzeko eskubidearen alde egiten ari diren pertsonei elkartasuna adierazi» ere.
Udal ordezkariez gain, hainbat herritarrek ere, egin zuten bat Udalaren deialdiarekin.