Udal liburutegiak eta AMHER elkarteak antolatuta, Ahozko narrazio tailerra izango da datorren hilaren 30ean, Biterin. Goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara izango da, eta helburua da «jatorri desberdineko pertsonek beraien elezahar tradizionalak berreskuratzea, elkartrukatzea, eta istorioak kontatzen ikastea». Plazak mugatuak direnez, aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da: Udal liburutegian bertan, liburutegi@hernani.eus helbidean, 943 55 29 66 telefonoan, edo Whatsappez, 688 635 462 zenbakian.