Zortzi ikastaro aukeran, urrian

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 21a, 02:00

Hernaniko KZ Guneak aurkeztu ditu urriko ikastaro berriak. Denera zortzi ikastaro egingo dituzte modu presentzialean, Biterin, eta beste bi Urruneko Formazioaren bidez. 
Horietan parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da: Biteriko KZ Gunean egin daiteke, baita 943 02 36 50 telefonoan, www.kzgunea.net web orrian, eta tutor.­hernani­@kz­gu­nea.net-en ere. 

Oinarrizko Interneta
- Internet KZgunea ikastaroa. Urriaren 18tik 31ra, 09:00-11:00, euskeraz.

Sare Sozialak 2.0
- Sare Sozialak ikastaroa. Urriaren 2tik 11ra, 11:00-13:00, euskeraz.

Google Apps
- Google Ikastaroa. Urriaren 2tik 11ra, 09:00-11:00, euskeraz.
- Argazkiak. Zure argazki guztiak antolatu edozein gailutik. Urriaren 1etik 16ra. 09:00-11:00, gaztelaniaz. 

Smartphoneak eta Tabletak
- Smartphoneak eta tabletak; lortu zure Android gailuen etekinik handiena. Urriaren 18tik 26ra, 16:00-18:00, euskeraz.
- Bat bateko mezularitza zure smartphonearen bidez. Urriaren 27tik 30era, 16:00-18:00, euskeraz.
- Sasoi ona lortu azken aplikazioekin. Urriaren 31n, 16:00-18:00, gaztelaniaz.

Software Librea
- Ofimatika ikastaroa. Urriaren 2tik 17ra, 16:00-18:00, gaztelaniaz.

Urruneko Formazioa
- Lan bilaketa Interneten. Urriaren 2tik azaroaren 1era, gaztelaniaz.
- Argazki ukitua GIMP erabiliz. Urriaren 2tik azaroaren 1era, gaztelaniaz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!