Herriko emakumeak fin, Zaldibia eta Andoainen

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 21a, 02:00

Asteburu polita izan da pasa dena CD Hernaniko atleten­tzat. Horien artean, emakumeak nagusitu dira hainbat zitetan. Larunbatean izan zen Zaldibiako VIIgarren Herri Krossa, eta bertan bigarren izan zen Maitane Guerrero, 7 kilometroko ibilbidea eginda. 
Hurrengo egunean, hirugarren izan zen Eva Esnaola Plazaola maratoiaren bigarren edizioan, Leizarango aranetik Lekunberri eta Andoain ar­tean pasatzen den horretan. 03:12:06 denborarekin osa­tu zuen ibilbide osoa. Ema­ku­me­en artean, Maite Begui­ristain eta Idoia Esnaolak ere bukatu zuten maratoia. Gizonen artean, aldiz, hirugarren izan zen Sergio Uzkudun hernaniarra, 02:51:33 denborarekin. 

Bigarren Ibai Alba, maratoi erdian
Bestalde, egun berean Plaza­olan maratoi erdia egiteko au­kera ere izan zen, eta bertan, bigarren izan zen Ibai Alba hernaniarra, 01:28:13 denbora eginda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!