Ginkana egokitua eta bizikleta festa, mugikortasunaz aritzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 21a, 02:00

Urtero ahalegin berezi bat egin ohi dute Udalak eta he­rri­ko hainbat elkartek Mugi­kor­tasun Astean zehar mugitzeko modu anitzak daudela era­kusteko, eta horren erakusle da, besteak beste, biharko Kirol Egokituko ginkana. 
Kasu honetan, Koxka el­karteak, Kemenek, Herna­des­­ek eta AGI elkarteak antolatutako ekintza da, eta helburua da ezintasunen bat daukan pertsonaren lekuan jartzen ikastea, eta sentsibilizatzea. Bihar izango dute, beraz, ekintza horietan parte hartzeko aukera gaztetxo nahiz helduek, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Atsegindegin.

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, gazte nahiz helduek parte hartu ahal izango dute.

Dei berezia, herriko helduenei
Herritar orori dago zuzendua ginkana, baina antolatzaileek dei berezia egin eta animatu nahi izan diete helduei: «ariketetan parte hartu dezaten, eta jolasaren bidez, sentsibilizatu daitezen».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!