Karabelgo Auzo Eguna gero eta gertuago dago, larunbatean izango baita, eta prestaketa-lanak aurrera dijoaz. Egun horri begira, salmenta puntua jarri dute Auzo Elkarteko lokalean, egunero, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara. Bertan erosi ahal izango dira: kamixetak (7 euroan), zapiak (3 euroan), paellarako tiketak (2 euroan), eta Bingorako kartoiak (0,50 euroan).