2018ko udal egutegia osatzeko argazki-lehiaketa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 20a, 02:00

Arkitektura eta natura uz­tar­tuko ditu 2018ko udal egu­te­giak, ArkitekNatura izenburupean. Aurten ere «herritarren argazkiekin» osatuko dute egutegia, eta horiek bidaltzeko epea ireki dute dagoeneko. Urriaren 21era ar­te izango da argazkiak bidaltzeko aukera.  

Hainbat baldintza
Herritarrekin osatutako egutegia izango da, eta beraz, he­rri­tar orok izango du parte-har­tzeko aukera. Dena den, hainbat baldintza ezarri di­tuz­­te horretarako: argazkietan arkitektura eta naturarekin, biekin, lotutako elemen­tu­ek azaldu behar dute; izenburu bat izan behar dute; per­tsonako gehienez 5 argazki aur­­keztu ahal izango dira; eta Hernaniko argazkiak izatea derrigorrezkoa da, baita ere.
Oinarriak xehetasun osoz ira­­kurtzeko, jo Udalaren web orrira: www.hernani.eus.

Aurtengo berrikuntza: saria, 13 irabazleentzat
Urriaren 28an iragarriko dira 13 irabazleak zeintzuk diren, hilabeteko argazki bat eta azalekoa, hain zuzen. 
Aurten, gainera, nobedade bat izango da horientzat guztientzat: irabazle bakoitzak 40 euroko balea jasoko du, Be­rri­ak merkatarien elkarteko saltokietan gastatzeko. Horre­la beraz, denera 520 euro banatuko ditu Udalak, irabazle guztien artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!