Joan den asteburuan hasi zuten Gipuzkoako Txapelketa, pelotari astigartarrek, eskuz zein palaz; eta garaipen plenoa lortzetik gertu izan ziren. Lautik lau irabazi zituzten eskuz, igande goizean Txomiñenen: Loidik eta Santxezek Bergarari (22-11), Olarrak eta Altunak ere Bergarari (22-21), Urdangarinek eta Zapiainek Arrasateri (22-12), eta Mujikak eta Lizeagak Aloña Mendiri (22-3). Palisten artean, berriz, irabazi egin zioten Solisek eta Gonzalezek Altzatarrari (25-8); baina galdu egin zuten Galarretak eta Mungiak, Tolosaren kontra (8-25).