Primerako hasiera, bizilagunaren etxean

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 20a, 02:00

Larunbatean hasi zuen Mun­­­darrok liga, Erregional Prefe­ren­te­en mailan; eta mo­durik onenean hasi zuen, gainera: Hernani bizilagunaren zela­ian irabazi zuen (1-2), Zubipen.
Partidua, hala ere, ez zuten bide onetik hasi moreek. Ze­la­ian bere tokia hartu ezinik aritu ziren aurreneko minu­tuetan, eta aurreneko gola sar­­tzeko aprobetxatu zuen Her­na­nik, 10garren minutuan. Gai­ne­­ra, kolpe gogor bat hartu zuen Ivanek, eta Gartzik or­dez­katu zuen.
Baina momentu txarrari buelta eman zion taldeak, eta minutu gutxira berdindu zuen Igorrek, jokaldi polit baten ondoren, ondo gurutzatutako jaurtiketa batekin. Hortik au­rrera, lehia orekatua izan zen, baina atsedenaren aurretik, aldeko penaltia izan zuen Hernanik... eta bikain gelditu zuen Garik! Horrela, bana­ko­a­re­kin iri­tsi ziren atsedenaldira.

Kontraeraso eder batekin, garaipenaren gola
Aldageletatik ondo bueltatu ziren astigartarrak, eta laster aprobetxatu zuten: kontra­e­ra­so ederra egin zuten Garinek eta Gutik, eta Igorrek apro­betxatu, bigarrena egiteko.
Hortik aurrera, estutu egin zuen Hernanik, baina bikain eutsi zioten, ordena manten­duz eta lana gogotik eginez. Garaipena, Astigarragara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!