Uzta berriaren festa, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 20a, 02:00

Sagar Uzta berriaren festa ospa­tuko du Astigarragak, aste­buru honetan. Hainbat ekin­tza izango dira larunbatean, eta igandean daukate egun nagusia, Foru Plazan. Bertan dastatuko dute, 2017ko uzta­ren aurreneko muztioa ere.
Baina aurreneko zita, bihar bertan jarri dute: pin­txopotea izango da, herriko tabernetan.
Iluntzeko 19:00etan hasita, eta 21:00ak arte, aukera izan­go dute herritarrek, sagarra­ren eratorriekin egindako pin­txo goxoak dastatzeko.

Bi ekintzatan, izenematea
Larunbatean izango dira beste lau ekintza, eta horietako bi­tan parte hartzeko, izena eman behar da aurrez: Sagar motak ezagutuz mendi-buelta egite­ko, eta arratsaldeko Garbibai zafari-meriendarako.
Apuntatzeko, bi bide jarri dituzte aukeran: 943 55 05 75 telefonora deitu, edota idatzi info@sagardoarenlurraldea.eus helbide elektronikora.

XVII. SAGAR UZTA
BIHAR, osteguna
19:00-21:00, Pintxopotea  herriko tabernetan. Saga­rraren eratorriekin egindako pintxoak emango dituzte.

IRAILAK 23, larunbata
09:30, ‘Sagar motak ezagutuz’, Santiomendiko Sagardo Bidean zehar mendi-buelta familian.
10:00, IV. Sagardobide Erronka, Santiomendin zehar errelebo proba.
11:00, Familientzako apainketa tailerra sagarrarekin.
16:00-19:00, ‘Garbibai zafari-merienda’: zutikako arrauna Urumea ibaian, Donostiatik Astigarragara; eta Garbibai erakusketa eta afari-merienda girotua, Gartziategi baserri inguruan.

IRAILAK 24, larunbata
Sagarraren Jaia, Foru Plazan
09:30, Diana, Musika Eskolako eta Txirrisklako txistulariekin.
10:30-12:00, Sagar postre lehiaketa. Postreak frontoian entregatu behar dira.
10:30-12:00, X. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izena ematea, plazan.
11:00-14:00, Sagarraren azoka: sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta; sagardo eta muztio dastaketa; saski, txertaketa eta abarren erakustaldiak; herriko baserritarren produktuen salmenta; eta trikitilariak herrian zehar.
11:00, Muztioaren elaborazioa: sagar biltzea, jotzea eta zanpa­tzea, bertaratutako familien laguntzarekin.
12:30, Sagar dantza eta 
kirikoketa.
13:00, Txalaparta eta 2017ko uztako aurreneko muztioaren topa herrikoia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!