Jon Garañoren ‘Handia’ filma, Donostiako Zinemaldian larunbatetik

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 20a, 02:00

Bihar hasiko da Donostia­ko Zinemaldia, eta hilaren 30era bitarte ospatuko da, makina bat pelikularen estreinaldia­rekin. Horietako bat izango da Handia filma, Jon Garaño astigartarrak zuzendutakoa, Aitor Arregirekin batera.
Sekzio ofizialean sartu dute, Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handiaren bizitza ja­sotzen duen pelikula, eta bost saiotan emango dute: larun­batean 19:00etan Principalen estreinatuko dute, igandean 09:00etan eta 22:00etan ja­rriko dute Kursaalen, aste­le­he­nean 16:00etan Antiguo Berrin, eta irailaren 30ean, azkeneko egunean, 16:00etan Victoria Eugenia antzokian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!