Bere azkeneko liburua aurkeztuko du Jakoba Errekondok, gaur iluntzean, Astigarragako udaletxean. Pleno aretoan izango da, 19:00etan hasita.
Landareak lantzen argitaratu berri du Errekondok, urte osoko gida-liburu bezala aurkeztu duena, «2018an gure denbora plazerez eta ganoraz antolatzeko tresna». Izan ere, liburua eta agenda da Landareak lantzen, aldi berean: urte sasoien azalpena, hileko eta asteko lanak, erremintak...
Gaur Astigarragan egingo duena, liburuaren aurreneko aurkezpena izango da.