Baratzeetako lanari ekiteko garai onenetakoa da hau, eta horretan laguntzeko, tailerra eskainiko du ostegun honetan Kimu Batek, Udalaren eta Kutxa Ekoguneak antolatuta: Nola lortu norberaren haziak? Arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara izango da, Baratze Parkean bertan.
Furgobaratza zerbitzua, baita ere
Oraingo honetan, hazien inguruko informazioa eskaintzea izango da tailerraren asmoa: «hazitako landareak hautatu, hazitara igotzen utzi, haziak hartu eta gorde...», azaldu dute.
Bitartean, Furgobaratza zerbitzua ere eskainiko dute, aholkuritzarako edota hazien salmentarako.