Instituto de las Identidadesek antolatuta, Salamankan izan ziren hileko bigarren asteburuan ‘Hernani’ Musika Eskolako txistulari, albokari eta dultzaineroak, Oiartzungo Herri Musika Eskolako dultzaineroekin eta Ereintza dantza taldeko lau dantzariekin. Denera 33 lagunek osatu zuten komitiba eta oso harrera ona izan zuten egin zituzten emanaldietan. Bi egunez hiriko kaleak alaitzeaz aparte, kontzertu bana ere eskaini zuen herri bakoitzeko txistulari taldeak katedral aurreko Anaya plazan.