Dagoeneko urtebete pasa da egungo Gaztelekuak Gazte Txokoa izateari utzi zionetik. Ordutik, ez da izan duen aldaketa bakarra, azpiegitura eta apainketa berritu dituzte eta modu berezian hasiko dute ikasturtea aurten: Gazte Festarekin. Gaur izango da festa, arratsaldeko 17:00etan hasita, Aristizabalgo lokalean. Herriko gazteei luzatu diete gonbitea.
12-17 urte bitartekoentzat
Bide batez, Udalak gogorarazi du: «Gaztelekua 12-17 urte bitarteko gazteentzako udal zerbitzu bat da, nerabeak aisialdian elkartzeko gune bat, parte-hartzailea eta sormena lantzeko aukera ematen duena. Hezitzaileek lagunduta, gazteei aisialdiaz gozatzeko aukera eskaintzen die eta, gainera, doakoa da».
IRAILA ETA URRIKO EGITARAUA
- GAUR, 17:00etan: gazte festa.
- Ostiralean, hilak 22, 17:30etan: ping-pong txapelketa.
- Hilaren 26tik 28ra, 17:00etatik 20:00etara: gurasoentzako ate irekiak.
- Hilak 30, larunbata, 17:30etan: sukaldaritza (txokolatezko fondue).
- Urriak 3, asteartea, 17:30etan: bideojokoa (Wii).
- Urriak 8, igandea, 17:30etan: ikuslearen eguna (pelikula): Pequeña Miss Sunshine.
- Urriak 20, ostirala:
- 16:30etan, zita gaztelekuan.
- 17:30etan, futbol txapelketa, Latsunben.
- Urriak 28, larunbata, 17:30etan: sukaldaritza (napolitana).
*Ordutegia: asteartetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara, eta ostiraletik igandera, berriz, 16:30etatik 20:30etara.