Euskal Jaiak iritsi ziren amaierara sagarraren eta sagardoaren erritmora. Goizean goiz jarri zituzten Plaza Berrin Pablo Lasa Artisau azokan 14 postu. Esku pelotak nola egiten diren ikusi zen eta gero antzeko pelotekin jokatu zituzten Tilosetan pelota partiduak bai eskuz, bai palaz.
Bitartean, Plazan, pintxoez eta sagardoaz dastatzeko aukera egon zen trikitixaren doinuak entzuten ziren bitartean XX. Trikitixa Txapelketan.
Eta jendeak ez zuen galdu nahi izan Sagartu ikuskizuna. Tiloseta lepoz bete zen Hika Teatroa eta Oinkari Dantza Taldeak prestatu zuten antzeslan ikusgarriaz gozatzeko. Asteburua amaitzeko modurik egokiena izan zen. Euskal Jaia gero eta txertatuagoa dagoela Hernanin ikusi da aurten.