USURBILGO Udaletik bi eskaintza zabaldu dituzte Beterri-Buruntza Udalak (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) osatzen dituzten biztanleentzat.
Bat, Usurbil Zabalik II: Usurbilen hutsik dagoen merkataritza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abian ipini nahi duen ekintzaileari lokalaren alokairuan laguntzera bideratuko dira diru-laguntzak.
Usurbilgo Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira eskaerak, urriaren 31era arte, eta bertan eskatu daitezke betebeharrak eta baldintzak.
Bigarrena, Hasiz Hazi beka: Ekintzaileentzako proiektu profesional bat aurrera ateratzeko aukera. Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza urtebeteko egonaldia Kabiene elkartea duen elkarlan-gunean. Beterri ekinean zerbitzutik tutorizazio bat emango da.
Baldintzak eta eskaerak Usurbilgo Udaleko Erregistro Nagusian daude eta irailaren 30era arte aurkeztu daitezke. Informazio gehigorako Usurbilgo udalarekin jarri behar da kontaktuan.