oro aski ez musika ikuskizunak emango die hasiera, ostiral gauean, ikasturte berriko Jabetze Eskolei. Leokako labaderoan, 22:00etan, eskainiko dute emanaldia Olatz Prat kantariak eta Iosune Marin gitarristak.
Urte batzuk badira Udaleko Berdintasun Kontseiluak kontzertu hauek antolatzen dituela labaderoan eta urtetik urtera errepikatzen da emanaldia artista desberdinak ekarriz Hernanira.
Ekitaldi hauen bidez, emakumeei protagonismoa eman nahi zaie berriz ere, antzina emakumeen topaleku, lan leku eta kontu kontari aritzeko leku izan zen espazioan, Leoka emakumeentzako berreskuratuz. Eta hala, emakumeek urteetan zehar egindako lan ikusezina berreskuratzen da.
Errepidea moztuta, labaderoaren parean
Kontzertua dela eta, trafikoan aldaketak izango dira ostiral gauean. Horrela, Larramendi kaletik Portura doan bidea moztuta egongo da, Leokako labaderoaren parean, gaueko 21:50etatik 23:30etara. Sortu daitezkeen arazoengatik barkamena eskatu du Udalak, aldez aurretik.
Eguraldi txarra eginez gero astebete atzeratuko da ikuskizuna.