KARABEL auzoak berriz ere auzo eguna antolatu du aurtengorako. Dagoeneko prest dituzte datorren larunbaterako, irailaren 23an, ekintza guztiak. Urteroko legez, larunbatean ospatuko dute auzoko eguna, eta goizetik gauera bete dute egitaraua.
Tortilla lehiaketa, eguerdian
Eguna ohiko Dianarekin hasiko da eta ondoren buruhaundiak irtengo dira, 11:00etan. Tortilla lehiaketan bi sari banatuko dira; originalenari eta goxoenari. 11:45etarako eman behar dira tortillak eta eta saria bi afari, bi pertsonentzako, Latxunbe Tabernan, izango da.
Haurrentzako jolasak,
goiz eta arratsalde
Zer egina izango dute gaztetxoenek, egun guztian. Goizean buruhaundiak eta Tor Magoa izango dituzte. Arratsaldean haur jolasak prest dira, beti bezala: ontziak hautsi, zaku karrera, aulki jokoa... eta txokolatada ere bai.
Musika eta janaria
Sagardo dastaketa antolatu dute aurten eta ondoren dator paellada herrikoia. Bazkal ostean bingo herrikoia egongo da eta gorputzak mugitzeko, denentzako, Zumba, 18:30etan. Musikak jarraipena izango du DJ Nemusekin. Zezen suzkoak izango da egitarauko azken ekitaldia festa gauerdiko festa amaiera baino lehen. Paelladarako txartelak salgai daude (2 euro), kamixetak (7 euro), zapiak (3 euro) eta bingorako kartoiak (0,5 euro). Ostiralerarte erosi daitezke, Karabel auzo elkartean, 18:00etatik 19:00etara.